Jon Guridik Reala utzi eta Alavesen jokatuko du
Realeko ongietorriak eta agurrak ugaritu dira azken egunetan. Atzo, Brais Mendez galiziarra aurkeztu eta hiru jokalari agurtu zituen: Joseba Zaldua –Cadizekin fitxatu du–, Modibo Sagnan –Utrechten utzita ariko da– eta Jon Guridi. Azken honi dagokionez, Reala utzi eta Alavesen ariko da datozen lau denboraldietarako. Gasteizko taldeak ez du ezer ordaindu fitxaketarengatik, baina txuri-urdinek etorkizuneko salmenta baten portzentaje bat jasoko lukete.
Hitz hauekin agurtu du Realak Azpeitiko erdilaria: “Bere txuri-urdin ibilbidean eredugarri izan da. Zubietara haurra zela iritsi zen, Bruneteko kimu txapelketa ezagunean parte hartu zuen taldean aritu ondoren. Zubietako talde guztietatik igarota, gazte mailako Txapeldunen Liga barne, 2017ko martxoaren 18an egin zuen debuta lehen taldearekin, Mendizorrotzan. Debutatu eta egun gutxira, golpe latza jaso zuen lesio itxuran, eta gelditu egin behar izan zuen. Besoak inoiz jaitsi gabe eta lehiaketara egokitzeko programa baten ondoren, Reala B-rekin berriro debutatu zuen, ondoren bere mailarik onena berreskuratzeko denboraldi eta erdiko Mirandesera egindako zesio arrakastatsu batean. Realera itzuli zen lehen taldeko jokalaria izateko, azken bi denboraldietan lortu diren arrakastetan bere zigilua utziz”.

