Garberan txakurrak sartu ahal izango dira hemendik aurrera

Txakurrak Garberan Txakurrek Garberan sartu ahal izango dute.

Garbera merkataritza-guneak bertako eremu komunetan txakurrak sartzeko aukera ematen du aste honetatik aurrera. Gunea txakurrekin batera bisitatzen duten bezeroek lotuta eraman beharko dituzte uneoro.

Garberak kendu egin du txakurrekin merkataritza-gunera sartzeko zegoen debekua. Hala ere, gogorarazi du txakurrak ezin direla legez hipermerkatuan, farmazian eta optikan sartu.

Era berean, sukaldaritza-lokal eta establezimenduei dagokienez, bakoitzak bere aldetik erabakiko du maskotak sartzea baimentzen duen ala ez. Horrela, Garbera Dog Friendly espazioa bihurtuko da eta txakurrak eremu komun guztietara sartu ahal izatea bermatuko da.

HITZAkide HITZAkide