Okendo Alde eremuaren garapenaren irudi bilduma
Uliako Auzo Elkarteak Okendo Alde eremuari buruzko erakusketa informatibo bat jarri du Groseko Okendo Kultur Etxean. Ulia XXI marrazten 02 izeneko proiektuaren egitasmo bat da. Proiektuak hiritarren parte hartzea du helburu, eta Manteo (Okendo Alde) zein Ategorrietako Mintegietako eremuak landu nahi dituzte. Baita Sagues eta Rodil kaleko eremuak ere.
“Partaidetza prozesuetan, eremu geografiko bati buruz ari garenean, are gehiago eremu publikoa denean, aurretik izan diren planteamenduak jakinarazi behar direla iruditzen zaigu eta horixe bera ekartzen dugu planoak dituen erakusketa honen bidez. Gogoetarako irudiak izatea nahi dugu”, azaldu du auzo elkarteak.
Uztailaren 1ean inauguratu zuten erakusketa, eta hilaren 30era bitarte ikus daiteke.