GI-20 errepidearen Loiolako zubibidearen zutabe bat egonkortzen ari dira
Loiola gainetik pasatzen den GI-20 errepidearen zubibidea. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Aste honetan itxi dute GI-20 errepidearen zubibidearen azpiko aparkalekura iristeko sarbideetako bat. Loiolako Erriberako biribilgunetik gertu dagoen beste sarbidea erabili behar da aparkalekura sartzeko eta ateratzeko. Sarbidea ixteko arrazoia da zubibidearen zutabeetako bat egonkortzeko lanak egiten ari direla.
Gipuzkoako Aldundia da lan horien arduraduna. Antza denez, zutabeetako batek arrakalak eta bestelako kalteak ditu. Arazo horiek konpontzeko obra da aurrera daramatena. Lan horiek bukatu arte, aipaturiko sarbidea itxita mantenduko dute.


