Gabriela Zendoiaren argazki liburu bilduman oinarritutako erakusketa ikusgai, San Telmo Museoan
Argazki liburua hobeto ezagutzeko aukera izango da San Telmo Museoko Laborategian gaurtik urriaren 30era arte, bertan ikusgai baitago 3×4=ORAIN. Zinema, musika eta literatura argazki-liburuan erakusketa. Jon Cazenave da erakusketa honen komisarioa eta erakusketarako zinemako, musikako eta literaturako hamabi sortzaileri eskatu die parte hartzeko. Beste hemezortzi argitalpenek osatzen dute erakusketa. Proiektuak Gabriela Zendoia Bergaretxe (Donostia, 1958) Bildumaren azterketan eta ezagutzan sakontzen du, hura zinemaren, musikaren eta literaturaren esparrutik aztertuta.
Gabriela Zendoia Bergaretxe Bilduma
Gabriela Cendoiari argazkigintza garaikideko liburuekiko interesa 1990eko hamarkadan piztu zitzaion Bordeleko Mollat liburu dendan, argitalpen horiek gaur egungo sorkuntzan duten potentzial artistikoa ezagutu ondoren. Ondoren, Martin Parren eta Gerry Badgerren The photobook: A history, Vol.1 (2004an argitaratua) irakurri zuenean ohartu zen argazki-liburuen bilduma egiten ari zela; egile-argazkigintzako liburuak, bada, ez ziren ezagunak garai hartan.
Bi inguruabar horietatik 20 urte baino gehiago igaro ondoren, Gabriela Zendoia Bergaretxe Bilduma 3.000 alek baino gehiagok osatzen dute, eta San Telmo Museoko Liburutegian dago gordailututa, jendeak azter dezan. Genero honetako nazioarteko bilduma garrantzitsuenetako bat da, bere bolumenagatik ez ezik, baita hautatutako tituluen kalitateagatik ere.