Pilota jaialdia egingo dute igandean Añorgan
Pilota jaialdia egingo dute igandean Añorgan, Karmengo jaien egitarauaren barruan. 17:00etan hasita, hiru partida egingo dituzte. Lehenengoa gurpildun aulkian izango da, eta Joseba Lasa eta Beñat Lizaso, Aingeru Senperena eta Asier Navaridasen aurka arituko dira.
Bigarren partida Emakume Master Cupeko finaleko errebantxa izango da. Aldai eta Capelllan, Arrizabalaga eta Gaminderen aurka lehiatuko dira. Azkenik, gizonezko seniorren partida egingo dute. Azketa eta Elizegi (Gipuzkoako txapeldunak), Elola (Gipuzkoako azpitxapelduna) eta Lizeagaren aurka arituko dira.