Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa eskatu du Loiolako kuartelen auzia konpontzeko

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak elkarrizketa instituzionala eskatu du Loiolako kuartelek nolabaiteko babesa izan dezaten, inguruaren garapen urbanistikoa “beharrezkoa” izatea oztopatu gabe.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, kuartela Espainiako Gobernuaren jabetzakoa da eta, beraz, Kultura Ministerioak du hura babesteko eskumena, ez euskal erakundeek.
Bingen Zupiriak gogorarazi du Gobernu zentralak ez duela inolako erabakirik hartu urte hauetan guztietan kuartelak babesteko. Gainera, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du “inolaz ere monumentu multzoaren izendapena proposatu” kuartelerako.
Nolanahi ere, gogorarazi du hirigintza proiektua “oso garrantzitsua” dela Gipuzkoako hiriburuarentzat. “Justizia Administrazioari ere ez dagokio zehaztea zer babestu behar den eta zein babes-mailarekin; aitzitik, eskumena duten erakunde publikoei dagokie, kasu honetan, Espainiako Gobernuari”, adierazi du.