Rauno Nurger estoniarra Gipuzkoa Basketen ariko da datorren denboraldian

Gipuzkoa Basketek datorren denboraldirako fitxaketa baten berri eman du: Rauno Nurger (Keila, Estonia, 1993), 2,08 metroko garaiera duen pibota. Irailean Europako saskibaloi txapelketa jokatuko du Estoniako selekzioarekin.
BC Kalev/Cramo taldean aritu zen pasa den sasoian, eta bi denboraldi egin ditu talde horrekin. Europan jokatu aurretik, Nurger Wichits State unibertsitate estatubatuarrean aritu zen, eta Shockers taldearekin aritu zen han. Lau urte beranduago, 2018-2019 denboraldian, Urrezko LEB ligan jokatu zuen Huescarekin. Hurrengo sasoian, Breoganen aritu zen, Urrezko LEB ligako beste talde batean.