Zinemaldiko "izarrak janzteko" aukera izango dute bertako diseinatzaileek

Donostiako Nazioarteko 70. Zinemaldiaren ekitaldietako aurkezleek, aktoreek eta zuzendariek Gipuzkoako eta Euskal Herriko moda eramango dute berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen departamentuen eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Udalaren eta Zinemaldiaren arteko lankidetzaren ondorioz: “Zinemaldia gure kulturaren eta ehungintza jasangarriko sormen lanen nazioarteko erakusleiho onena bihurtuko da aurten ere” adierazi du aldundiak.
“Proiektua lurraldean finkatzearen eta hedatzearen aldeko apustua” egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak “Euskadiko moda, osagarri, bitxigintza eta oinetakoen sortzaile eta diseinatzaile guztiengana iristea helburu duen ekimenean”. Zinemaldiko izarrak janzten izena jarri diote egitasmoari.
Izena emateko eta parte hartzeko epeak honako hauek izango dira:
zena emateko epea uztailaren 19an irekiko da eta abuztuaren 9an itxiko da. Izena emateko helbidea honako hau da: mabascal@gipuzkoa.eus. Madrilgo ‘Change is good’ taldeko kideek —zinemaldiko estilista ofizialek— proposamen guztiak aztertu eta ekitaldietako aurkezleentzako jantziak aukeratuko dituzte.
2022ko Zinemaldiko izarrak janzten proiektuarekin bat egiten duten Gipuzkoako enpresen proposamen guztiak ‘lookbook’ digital batean aurkeztu beharko dira. Abuztuaren 31tik irailaren 16ra arte, inaugurazio egunera arte, zein jantzi aukeratu diren jakinaraziko da.