Amarako bizilagunek San Rokeko eskaileren arazoa konpontzeko eskatzeko elkarretaratzea egin dute
Amarako bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur ere San Rokeko eskaileren arazoa konpontzeko eskatzeko. Asteazkenero elkartzen dira, 18:30ean, eskaileren hasieran. “Gaur egun, eskaileren azken bi zatiak geldirik daude”, azaldu dute. Gogoratu behar da San Roke kaleko eskailera mekanikoetan konponketa lanak egiten ari da udala, eta denbora asko daramatela geldirik horregatik.
Hamarnaka lagun elkartu dira gaur Aski da! Irtenbidea San Rokeko eskailerentzat! leloa zeraman pankartaren atzean. Arazoa konpondu arte, protesta egiteko geratuko direla jakinarazi dute bizilagunek.