Bederatzi zinemalditan egon eta EITBn eman ondoren, Donostian kalean dauden edo egon diren gazte atzerritarren bizipenak lehen pertsonan kontatzen dituen EN LA CALLE dokumentala Interneten ikus daiteke. Era berean, gure gizartean aurkitzen dituzten oztopoak eta jasotzen dituzten laguntza solidarioak erakusten dituzte, hala nola Hiritarron Harrera Sareko bolondresek egiten duten lan.
La mano invisible, Esperanto Producciones, SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta Harrera Sare Herritarrak ekoitzi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
“Egoera zaurigarrian dauden gazteen inguruko sentsibilizazioa”
En la calle dokumentala gizartea “sentsibilizatzeko tresna gisa erabili da”, gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazte migratzaileen egoeraz, pertsona bakoitza, bere berezitasunean, eta hauen errealitatea ezagutuz, xenofobiari eta diskriminazioak eragiten dituzten aurreiritziei aurre egiteko.
Horretarako dokumentala proiektatu eta solasaldiak egin dira dokumentalaren protagonista gazteekin eta antzeko egoeretan dauden gazteekin. Dokumentala ikustera etorri direnek gazteekin hitz egiteko aukera izan dute, eta gazteek beren errealitatearen berri eman dute.
Kolektibo hori osatzen dute migratzaileek, gehienak gazteak, Afrikako iparraldetik edo Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik etorritakoak dira: “Ahultasun handiko egoeran dauden pertsonak dira, beren administrazio egoeragatik, atzerritartasunari buruzko legediaren baldintzatzaileengatik, gizartean dauden xenofobia elementuengatik, bai eta oinarrizko beharrak aseta ez dituztelako ere, horietako batzuk etxegabetasun egoeran daudelako”.
Hemeretzi proiekzio egin dira hainbat espaziotan eta hartzaile eta ikuspegi desberdinekin (kultur etxeak, ikastetxeak, adingabeen zentroak…). Errenteriako Gazte Egunean parte hartu dute eta dokumentala bederatzi Zinemalditan ikusi da. 1.220 pertsona inguruk ikusi dute dokumentala.