Amarako herri krosa uztailaren 31n itzuliko da
Hiriko lasterketa zaharrenetariko bat da Amara Kirol Elkarteak antolatzen duen herri krosa. Hilaren 31n egingo dute XL. herri krosa auzoan, eta bi urteko etena gaindituko dute. Lasterketak Easo plazan izango irteera eta helmuga, eta 11:00etan abiatuko dira korrikalariak. Easo plazatik Morlansera Errondo pasealekutik joan beharko dute, eta handik berriz ere Easo plazara. Guztira, hiru itzuli eman beharko dizkiote 4 kilometro pasako ibilbideari.
Izena webgune honetan eman behar da, eta 5 euro balio ditu.