Kaiko arrapala "betirako ixten" ari direla salatu dute
Asteazkenean sare sozialetan zabaldu duten mezu batean, kaiko arrapala ixteko egitura bat muntatzen ari direla salatu du Piztu Donostiak. Azken bi urtetan arrapala ixten duten arren, jartzen ari diren egitura hori ez da orain arteko hesien tankerakoa, jarri eta kentzeko modukoa. Aitzitik, behin betikoa den egitura zurrun bat dirudi.
Hori salatu dute, hain zuzen ere, zabaldu zuten txioan:
KAIA BETIRAKO IXTERA DOAZ!
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) July 20, 2022
MOBILIZA GAITEZEN!
ESPAZIO PUBLIKOAREN PRIBATIZAZIOARI EZ!
KAIA AUZIARENA DA! pic.twitter.com/9VebP4Lv33
IRUTXULOKO HITZA informazio gehiago lortzen saiatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri den arren, ez du lortu arduradunarekin hitz egitea. Donostiako Udalak ez du eskumenik kaiko eremuan, eta, gai horren inguruan “esateko ezer ez dutela” adierazi dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hesi berriaren inguruan galdetuta, adierazi du “lehen eta orain kaiko arrapala itsasoratzeko zerbitzugunea” dela. “Kaiak zerbitzu hori ematea ezinbestekoa da, eta horretarako neurriak hartzen ari dira”, azaldu dute. Ez dute zehaztu gunea beti itxita egongo den.
Azken urteotan hainbat haserre eta protesta piztu ditu erabaki honek bizilagunen artean. Iaz jaso genituen nondik norakoak erreportaje honetan. Urrutira joan gabe, joan den astean ospatu ziren Karmengo jaiak kaian, eta argazki herrikoia egin zuten bizilagun ugarik, kaia “auzoarena dela” aldarrikatzeko.
Brutala atzokoa… Mila esker auzoa eta mila esker Zuttik Elektrotxaranga! ?@karmengojaiak pic.twitter.com/VVcLWoRlOa
— Alde Zaharreko Gazte Asanblada (@AZgazteak) July 16, 2022