Idealistak eta errealistak
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Idealista deitzen zaio filosofian materialistaren kontrakoa denari; lehenik ideien mundua eta ondoren mundu materiala dagoela uste duenari. Materialistak, aldiz, defendatuko du mundu materialak sortzen duela ideien mundua. Jainkoen existentzia pixka bat arraroa suertatzen zaio, adibidez, materialistari.
Kaleko hizkuntzan, aldiz, materialista deitzen zaio kontsumo neurrigabean bizi denari, eta, idealista deitzen zaio utopikoari, amets—normalean noble, baina itxuraz ez-egingarriak— dituenari.
Idealismoaren ifrentzua izan daiteke errealista. Gauza «errealak» egitera deitzen duen hori, alegia. Mark Fisher kritikari londrestarrak errealismo kapitalista erabiltzen du gogoratzeko munduaren amaiera errazago irudikatzen dugula kapitalismoaren amaiera baino.
Idealismoaren beste definizio bat eman daiteke Donostian. Antiguatik Erdialderaino ikusten den pankarta erraldoia jartzen dutenean, turistek AKA atzerritar inbertsoreek hiria eros dezaten. Idealista izatea putre izatea da orduan.

