Pillow Queens eta Leon Benavente izango dira gaurkoan Zurriolan

Leon Benavente Leon Benavente. (Argazkia: Jazzaldia)

Aurtengo Jazzaldiak bihar eskainiko ditu azkenengo kontzertuak, baina hori baino lehen, Pillow Queens eta Leon Benaventeren kontzertuez gozatzeko aukera izango da gaur Zurriola hondartzan.

Pillow Queens laukote dublindarra 2016ko amaieran sortu zen. Calm Girls (2016) eta State Of The State (2018) beren aurreneko bi lan laburren arrakastari esker, Erresuma Batuko hainbat irratitan jarri ziren beren abestiak, eta aukera eman zien hainbat talderen gonbidatu izateko, Pussy Riot, Idles, Future Islands eta Soak taldeenak, besteak beste. Horrela iritsi zen beren lehenengo diskoa, In Waiting (2020), kritikak eta publikoak goraipatu zutena eta Irlandako talde interesgarrienen artean kokatu zituena.

Leon Benavente 2012an hasi zen talde gisa, eta urtebete geroago argitaratu zuen bere aurreneko disko arrakastatsua: Leon Benavente. Hurrengo bi lanek, 2 (2016) eta Vamos a volvernos locos (2019), jaialdi eta agertoki onenetan jotzera eraman zituzten. Orain, Leon Benaventek bere laugarren eta azken diskoa kaleratu du, ERA (2022); lan honek gauzen amaieraz eta hasiera berriez hitz egiten du, jada ez denaz, aldaketaz, nostalgiaz eta denboraren joanaz.

Honakoak dira gaur Donostian izango diren gainerako kontzertuak:

Benny Green, Berta Moreno, Ernan Lopez-Nussa, Yan Tiersen: Electronic Set, Gregario De Luxe, Mikel Moreno, Sara Mansilla, Ben Lamar Gay, Amina Claudine Myers: Generations 4, J-Silk, Aldapeko Basque Latin Jazz eta Kyxo.

HITZAkide HITZAkide