Donostia Arraun Lagunakek alde nabarmenarekin irabazi du Euskadiko txapelketa
'Lugañenea'-k 17 segundoko tartea atera dio Orio bigarren sailkatuari. Donostiarra laugarren izan da.
Euskotren ligako atsedena ederki baliatu du Donostia Arraun Lagunakek, Lekeitioko uretan. Bigarren txandan maila paregabea eman eta nagusitasun osoz irabazi dute Euskadiko txapelketa. Orio bigarren sailkatuari 17 segundo atera dizkiote, Hondarribia hirugarrenari 21 segundo eta Donostiarra laugarrenari 22 segundo.
Oriorekin ligan duten lehia estua ez da errepikatu Euskadiko txapelketan. Izan ere, aise menderatu dituzte donostiarrek. Horrela, iazko estropada eremu berean lorturikoa errepikatu du Donostia Arraun Lagunakek.
Sailkapena
01. Donostia Arraun Lagunak 11:20.88
02. Orio 11:38.24 +17
03. Hondarribia 11:42.27 +21
04. Donostiarra 11:43.23 +22
05. Tolosaldea 12:03.38 + 42
06. Hibaika 12:11.00 +50
07. Ondarroa 12:46.24 +1:25
08. Deustu 12:52.57 + 1:31
Gizonezkoen txapelketa, berriz, Urdaibaik irabazi du. Donostiarra hirugarren postuarekin konformatu behar izan da estropada lehiatu batean.
Sailkapena
01. Urdabai 20:55.22
02. Orio +18
03. Donostiarra + 31
04. Zierbena +45
05. Getaria +46
06. Hondarribia +1:00
07. Ondarroa +1:14
08. Kaiku +1:57