Abuztuaren 28an itzuliko da Irlako Igeriketa Zeharkaldia
Bi urteko etenaren ondoren, indarberrituta itzuliko da 23. Irlako Igeriketa Zeharkaldia. Abuztuaren 28an izango da, eta dagoeneko izena emateko epea ireki du Donostiako Atletikok, zeharkaldiaren antolatzaileak. Izen ematea irekita dago Donostiako Atletiko elkartearen webgunean.
Lasterketak bi kategoria ditu: haurrena eta helduena. Haurren zeharkaldiak 600 metroko ibilbidea du, eta 09:30ean hasiko da. Helduenak, berriz, Santa Klara uhartea inguratyko du, 3.000 metro eginez, eta 10:00etan abiatuko da.