Emakumeentzako eskaripeko geldialdien sistema indartu du Dbusek
Dbusek 2019az geroztik eskaintzen du eskaripeko geldialdien sistema bat gautxori linea guztietan, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat.
Uda honetan, hirian ekitaldiak eta jaiak berriro egiten hasi direla eta, Izan gaitezen denok gautxori izeneko kanpaina abiatu dute, Dbuseko autobusen erabiltzaileen artean zerbitzu horren erabilera bultzatzeko. Izan ere, emakumeak dira Donostian autobusa gehien erabiltzen dutenak.
Zerbitzua ostiral, larunbat eta jai bezperetan ematen da, bai eta gaueko zerbitzuak indartzea eskatzen duten ekitaldietan ere. Ibilbideko geltoki ofizialen artean jaistea eskatzeko aukera ematen du, baldin eta geldialdi horiek beharrezko baldintzak betetzen badituzte, segurtasuna hobetzeko asmoz.
Donostia izan zen sistema hori ezarri zuen lehen hirietako bat. 2018an zerbitzua B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean ezarrita, eta, hilabete batzuk geroago, gaueko gainerako lineetara zabaldu zuen.