Julen Lobete gaztea fitxatu du Celtak
Realak baieztatu duenez, Julen Lobete aurrelaria Galiziako Celta taldean ariko da datorren denboraldian. Talde txuri-urdinak eskerrak eman dizkio Lezoko gazteari klubean eman dituen sei urtetan erakutsitako profesionaltasun eta konpromisoarengatik. Celtak milioi bat euro inguru ordainduko dio Realari, eta etorkizuneko salmenta baten portzentajea jasoko luke.
Pasa den astean, txuri-urdinek beste aurrelari baten agurra iragarri zuten. Jon Bautista errenteriarrak Eibarrek jokatuko du datozen hiru sasoitan. Realak eta Eibarrek jokalariaren eskubideak partekatuko dituzte denboraldi horietan.