Koxme Burutaran eta Beñat Santos emaitza on bat lortzen saiatuko dira Varesen

Vareseko_txapelketa Koxme Burutaran donostiarra, erdian. (Argazkia: BAT Basque Team)

Gaurtik hilaren 31ra bitarte jokatuko da Aulki Mugikorreko Munduko Txapelketa, Varese hirian (Italia). 23 urtez azpiko eta gazte mailako arraunlariak ariko dira lehian, eta tartean bi donostiar daude: Koxme Burutaran (BAT Basque Team) eta Beñat Santos (Ur Kirolak). Guztira, 61 herrialdetako 1.500 arraunlarik parte hartuko dute txapelketan.

Burutaran 23 urtez azpiko 4X proban ariko da Ander Martin, Juan Palomino eta Pablo Moreno arraunlariekin. Santosek, berriz, gazte mailako 4X proban parte hartuko du Igor Teixidor, Pedro Cabrera eta Marc Marques arraunlariekin.

Ur Kirolakeko Benat Santos

Beñat Santos. (Argazkia: Ur Kirolak)

HITZAkide HITZAkide