Amarako jaien egitaraua, egunez egun
Gaur hasiko dira Amarako jaiak, eta egitarau zabala prestatu dute igandera arte. 16:30ean pregoia izango da Easo plazan festei hasiera emateko, eta jaia lehertu ostean, asteburuan ez dira faltako kontzertuak, paella txapelketa, bazkariak, mus txapelketa, azokak eta Amarako jaietako bereizgarri den giza kroketa txapelketa, besteak beste.
Hona hemen Easo plazan egingo den egitarau osoa, egunez egun:
UZTAILAK 28, OSTEGUNA
16:30 Pregoia.
17:00 Xake txapelketa.
19:00 Buruhandiak.
19:30 Toka.
20.00 Kontzertua La Bodeguilla tabernan: Alargun Beltzak.
21:00 Karaokea.
22:30 Oliba eta Antxoa DJ-a.
UZTAILAK 29, OSTIRALA (GAZTE EGUNA)
12:00 Paella txapelketa.
14:30 Bazkaria.
16:00 Bazkalondo musikatua.
18:00 Gazte argazkia. Tor magoa.
19:00 Buruhandiak.
19:00 Topa.
19:30 Karropoteoa.
20:00 Kontzertua Urbanen. Botea.
20:30 Sardina jatea.
21:00 Mojito edate feminista.
22:00 Zezensuzkoa. Kontzertuak: Kristonak.
23:45 Sokasalto herrikoia.
23:45 Bull DJ-a.
UZTAILAK 30, LARUNBATA
10:30 Marmitako txapelketa.
13:30 Marmitako sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Mus txapelketa.
18:00 Pala finala.
Trapu Zaharraren antzezlana: Mesede bat egitearren.
19:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
20:00 Kontzertua La Bodeguillan: 3zur taldea. Danborrada.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Gozo-Gozo erromeria.
00:30 Giza kroketa txapelketa.
UZTAILAK 31, IGANDEA
GOIZEAN ZEHAR Azoka eta musika zuzenean, La Bodeguilla tabernan.
10:00 Artisau azoka.
11:00 Herri krosa.
12:00 Tortilla txapelketa.
13:00 Eskola dantza taldearen emanaldia.
16:30 Pituxa pailazoa eta txokolate jana.
19:00 Buruhandiak eta herri kirolak.
20:30 Oilasko jana.
00:00 Jaien amaiera.