Joan Crespo piraguista finalerdietarako sailkatu da Munduko Txapelketan

Joan Crespo piraguista donostiarra finalerdietarako sailkatu da gaur Augsburgeko (Alemania) Munduko Txapelketan. Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe.
Urrezko domina lortu zuen Crespok, taldekako lehian, 2019an Urgellen (Katalunia) jokatutako Munduko Txapelketan. Banakako lehian, aldiz, brontzezko domina eskuratu zuen.