Mandasko dukesaren bizitza kontatzen duen liburua argitaratu dute
'Mandasko dukesaren bizitza (laburtua)' liburuaren azala. Carlos Rilova Jerico historialariak Mandasko dukesaren bizitza (laburtua) liburua idatzi du, eta Cristina Enea Fundazioak bertsio digitalean zabaldu du. Cristina Brunetti Mandasko dukesa izandakoaren bizitzaren xehetasunak biltzen ditu argitalpenak, eta XIX. mendearen bigarren erdialdeko eta XX. mendearen hasierako pertsonaia publiko horri buruzko informazioa ematen du, Cristina Eneako finkarekin lotura estua duena.
Kapituluetan banatuta, Mandasko dukearen eta dukesaren bizitzari buruzko errepaso historikoa egiten da, XIX. mendeko Europako emakume aristokraten papera edo garai historiko horretako burges eta aristokraten arteko ezkontzak azalduz, kontakizunaren erdian Mandasko dukea eta dukesa jarriz, eta bereziki Cristina Brunetti bera. Rilova Jerico historialariak azaldu duenez, liburuaren orrialdeetan “Mandasko dukesaren bizitza zein mundutan (eta zein hiri klasetan) igaro zen aztertzen da, bere maila sozialeko emakumeak lorategi garestiz inguratutako etxe handietan zergatik bizi ziren edo Cristina Brunettik berak aro viktoriar ospetsuaren amaierako Europan mundu mailako erliebe handiko gertaeretan izan zuen pisua aztertzen da”.
Esteka honetan irakurri eta deskargatu dezakezue Mandakasko dukesaren bizitza liburua.

