Pasealeku Berriko Igeriketa Zeharkaldirako izen ematea zabaldu du Fortunak
Fortuna kirol elkarteak abuztuaren 15ean egingo den Pasealeku Berriko Igeriketa Zeharkaldirako izen ematea zabaldu du. Zurriolako hondartzan abiatzen da proba eta Kontxako hondartzan amaitu, 2.959 metroko igerialdia egin ostean.
Dortsalen eta txipen banaketa Kontxako hondartzako erlojuen ondoan egingo dute, eta irteerak txanda desberdinetan izango dira: 12:00etan, 12:03ean, 12:06ean eta 12:09ean, Zurriolako hondartzatik. Sari banaketa, berriz, 13:30ean egingo dute, Kontxako hondartzako pasealekuan.
Ibilbide nagusiaz gain, ibilbide laburra egiteko aukera ere izango da. 11:00etan abiatuko dira Nautiko ondoko eskaileretatik, eta Kontxako hondartzan amaituko dute norgehiagoka. Orotara, 650 metroko zeharkaldia izango da.