Hotzaldiren aldeko kontzertu solidarioa eskainiko du gaur Euskal Herriko Gazte Abesbatzak
Hotzaldi aterpetxea, Intxaurrondon. (Argazkia: Estitxu Zabala) Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Hotzaldi egoitzaren aldeko Lauburuaren arima kontzertu solidarioa eskainiko du gaur Kaputxinoen elizan, 20:00etan. Abesbatzarekin batera arituko dira Elisenda Carrasco i Ribot zuzendaria, Cesar Marañon zuzendari laguntzailea eta Mario Lerena piano jotzailea.
Hotzaldik, gizarte bazterkerian bizi diren pertsonentzako gaueko harrera zentroak, atseden gune bat eskaintzeaz gain, mantenua, higienea eta arropak garbitzeko zerbitzua ematen ditu.
Kontzertua amaitu ondoren, elizako irteeran kutxa gorriak jarriko dituzte nahi duenak bere diru ekarpena egin dezan.

