Abordatzean parte hartzeko izen emateko epea irekita dago
Donostiako Piratek 2022ko Aste Nagusiko abordatzean parte hartzeko izen-emateko epea ireki dute. Aurten epea abuztuaren 1ean hasi da eta 10ean bukatuko da. Donostiako Piratek abordatzean parte hartzeko asmoa dutenei izen-ematea azken egunerako ez uzteko eskatzen diete, horretarako jada Donostiako Piraten webgunean izena emateko aukera eskaintzen dute . Izen-emateko prozesua ondo gauzatzeko, baltsa bakoitzeko izen-emate bakarra egin behar da eta kide guztien datuak sartu behar dira. Baltsa bakoitzak arduradun bat izendatu behar du antolatzaileekin harremanetan egoteko. Izen-ematea burutzen denean, parte-hartzaileek email bat jasoko dute baltsaren zenbakiarekin eta abuztuaren 11n txanden banaketa egingo da eta emailez ere parte-hartzaileekin harremanetan jarriko dira egokitutako ordutegia azaltzeko. Herria, Pandora eta Triku-Harri tabernetan txartelak egongo dira salgai urtero bezala abordatzearen egunean ospatzen den bazkarian parte hartzeko.