Gipuzkoa Basketek eta Añorga KKEk elkarlana sinatu dute
Gipuzkoa Basketek sortu duen babesletza teknikoko proiektuan parte hartuko du Añorga KKEk. Proiektua ekainean hasi zuen Gipuzkoa Basketek lurraldeko klubetara gerturatzeko asmoarekin. Babesletza proiektu honen bitartez, eskolek Gipuzkoa Basket izena har dezakete, kide guztiak Gipuzkoako abonatuak izango dira eta Illunbeko partidetara joateko aukera izango dute. Añorgak gainera, Gipuzkoa Basketen Saskikasi programaren barruan parte hartuko du eta klubetik laguntza jasoko du, adibidez, prestakuntza fisikoa eta entrenatzaile eta jokalarientzako prestakuntza espezifikoa izango du. Horrez gain, lehen taldeko jokalarien eta Gipu maskotaren bisita izango dute.