Remco Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa
2019an egin zuen moduan, Remco Evenepoel txirrindulari flandiarrak (Quick Step) Donostiako Klasikoa irabazi zuen larunbatean, baita modu ikusgarrian irabazi ere. Erlaitz igotzen ari zela, oraindik helmugara iristeko 46 kilometro falta zirenean, erasoari ekin zion Evenepoelek, eta tropela atzean utzi zuen; soilik Simon Yatesek jarraitu zion. Ordea, Yates bera ere atzean utzi zuen handik kilometro pasatxo batera, eta bakar bakarrik egin zituen Klasikoko azken 46 kilometroak.
Jarrera aerodinamiko ikusgarria erakutsi zuen, eta Murgileko zatirik gogorrenak ere eserita egin zituen, han bildutako zaleek bultzatuta. Bigarren sailkatua Pavel Sivakov (Ineos) izan zen, eta hirugarrena Tiesj Benoot (Jumbo-Visma).