Zubietako herri jaiak borobildu dituzte
Pandemiak eragindako etenaldi luzearen ostean, gogoz ospatu dituzte aurtengo herri jaiak Zubietan, eta jai giroan murgildu da herria astebetez. Atzo, uztailaren 31n, amaitu ziren jaiak, San Ignazio egunarekin, baina Gaupasa eguna eta Umeen eguna izan zituzten aurretik asteburuan, biak ala biak giro ederrean.
Besteak beste, haurrentzako jolasak, herri kirolak, errebote partida, gaztetxoentzako Joko Garbi partida eta jaien amaierako su artifizialak izan zituzten. Jarraian, jaietan zehar Zubietakoek egindako argazkien bilduma duzue ikusgai: