Pedro Ruiz Balerdi abokatu donostiarra 89 urterekin zendu da
Pedro Ruiz Balerdi abokatua. (Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia) Pedro Ruiz Balerdi abokatua eta Donostiako udaletxean Euskadiko Ezkerraren zinegotzia izan zena, 89 urterekin zendu da. Ruiz Balerdik euskal politikan paper garrantzitsua izan zuen Espainiako Trantsizio garaian, Espainiako Gobernuak eta Euskal Kontseilu Nagusiak antolatu zuten Transferentzien Batzorde Mistoan parte hartu zuen Euskadiko Ezkerrak izendatuta. Udalgintzan, Jesús Maria Alkainen eta Ramon Labayenen alkatetza Gobernuen parte izan zen Euskadiko Ezkerraren ordezkari bezala. Abokatu lanetan berriz, 1970ean Burgoseko Prozesuan defentsari bezala egon zen eta bost urte beranduago, 1975ean, Angel Otaegiren epaiketan abokatu defentsari bezala ere jardun zuen.
Pedro Ruiz Balerdik ere bi liburu idatzi zituen bere bizitzan zehar. Batetik, Beta izeneko eleberri bat, hiltzera zigortua eta gero bakarmena lortzen zuen etakide bati buruzko istorioa, Mario Onaindiaren esperientzian oinarrituta. Bestetik, Mis Otros izeneko liburu bat idatzi zuen, familiar oroitzapenen kontakizun bat, Irun Hiriko Literatura Saria irabazi zuena.

