Pasealeku Berria itxita egongo da, Aste Nagusiko barrakengatik
Pasealeku Berria abuztuaren 5eko gauetik 25erarte ibilgailuentzat itxita egongo da, Aste Nagusiko helduentzako barraken gunea izango delako. Pasealekua Gipuzkoako Argazkilari Elkartetik Aquariumeraino itxita egongo da, eta abuztuaren 5ean barraken muntaketa hasiko da abuztuaren 12ko arratsaldetik martxan egoteko. Barrakak abuztuaren 22rarte egongo dira erabilgarri eta Pasealeku Berriak hilaren 26an normaltasuna berreskuratuko du.