Miren Urbieta-Vega soprano donostiarrak (Gros, 1983) bere lekua egin du operaren munduan, eta 83. Musika Hamabostaldian abestuko du igandean, 20:00etan, Kursaalean (sarrerak Musika Hamabostaldiaren webgunean). Emanaldi berezia izango da gainera, Pablo Sorozabal konpositore donostiarra omenduko baitute haren jaiotzaren 125. urteurrenaren bueltan, Sorozabalen 'La tabernera del puerto' zarzuela interpretatuz.
Diana Gomez izeneko biolontxelo-jotzaileak bisitatu du Donostia. Gomez, aurtengo otsailean birala egin zen Danimarkan txeloa jotzen zuen bitartean orein batzuk bere musika entzuten gelditu zirelako. 28 urte dituen murtziarrak Chelodiana ezizena erabiltzen du eta 28.700 jarraitzaile ditu Instagramen eta 53.600 Tik Token.
Hondarribian eta Getarian lehiatu dira.