Asier Prieto txirrindulari donostiarra Sodupeko Euskal Herria Trofeoa sarian bigarren izan da
Asier Prieto txirrindularia, lasterketa batean. (Argazkia: Donostialdea Bizikletan) Iruki-Donostialdea bizikleta taldeko Asier Prieto txirrindulari donostiarra Sodupen antolatu den Euskal Herria Trofeoan bigarren igo da podiumera. Probak 103 kilometro ditu eta Prietok lehenengo postuan gelditu den txirrindulariaren denbora bera egin du. Talde bereko beste donostiar bat izan zen laugarrena, Aimar Alarcia, 1:16 denborarekin. Gainera, Iruki-Donostialdea taldeak taldekako sailkapena irabazi zuen. Bestalde, kadete mailan Donostialdea Bizikletan taldeko zazpi txirrindulari lehiatzen ari dira egun hauetan Aragoi Behereko Itzulia, bost egunetan jokatutako den lau etapako proba, bihar, asteartea, amaituko dena: Unax Betelu, Beñat Ilzarbe, Unax Otegi, Mattin Basurto, Unai Iturrate, Aimar Capdequi eta Hugo Llanos. Otegi hernaniarra eta Capdequi astigartarra izan ezik, gainontzeko guztiak txirrindulari donostiarrak dira.


