Beñat Turrientes eta Robert Navarro Realeko lehen taldeko jokalari izendatu dituzte
Beñat Turrientes eta Robert Navarro Sanseren partidu batean. (Argazkia: Real Sociedad) Beñat Turrientes beasaindarra eta Robert Navarro katalana Realeko lehen taldeko jokalari izendatu dituzte. Turrientes eta Navarrok aurreko denboraldian Sansen jokatu zuten Xabi Alonsoren agindupean, baina, Realeko lehen taldearekin ere partidu batzuk jokatu zituzten. Orain, Imanolen agindupean egongo dira eta asteburu honetan Cadizen aurka jokatzeko prest egon daitezke Ligako lehen partiduan. Turrientes txikitatik egon da Realeko harrobian eta bere sare sozialetan esan duen bezala bere “ametsa egi bihurtzen” ari da. Navarroren kasuan, Osasunako eta Bartzelonako harrobietatik pasa zen eta gero Monacora joan zen. Monacoren lehen taldean debuta egin zuen 16 urterekin eta orain dela hiru urte Realak bere bigarren talderako fitxatu zuen. Navarrok 17 zenbakia eramango du, joan den urtean, Rafaelek eraman zuena eta Turrientesek 22 zenbakia, Barrenetxeak libre utzi duena.


