Donostiarrak tituluaren bila jarraitzen du eta Arraun Lagunakek sei puntutara du lidergoa
Donostia Arraun Lagunakeko neskak, Galiziako uretan. (Argazkia: Concello da Coruña) Donostiarrak Eusko Label Ligako lehenengo postuetan jarraitzen du eta Donostia Arraun Lagunakek sei puntutara du lidergoa. Mutilek (Eusko Label Liga) emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan ligako hamaikagarren eta hamabigarren jardunaldietan. Hondarribiako Banderan 20:00,22ko denbora egin zuten hirugarren postua lortuta eta Getariako Ikurriñan 20:41,56ko denbora, bigarren postua lortuta. Sailkapen nagusian bigarrena dago 128 punturekin eta lidergoa Bermeok dauka puntu berdinekin. Nesketan (Euskotren Liga) berriz, bederatzigarren eta hamargarren jardunaldiak jokatu ziren Hondarribian eta Getarian ere. Hondarribian Donostia Arraun Lagunakek bigarren postua lortu zuen 10:46,46 denborarekin eta Donostiarra Ur Kirolakek laugarren postua lortu zuen 10:59,22 denborarekin. Getarian Arraun Lagunak ere bigarren postuan amaitu zuen 11:14,00 denborarekin eta Donostiarrak hirugarren postua lortu zuen 11:15,68 denborarekin. Sailkapen nagusian Arraun Lagunak bigarren postuan dago 32 punturekin eta sei puntutara du lidergoa. Donostiarra Ur Kirolak berriz, hirugarren postuan dago 16 punturekin.
KAE 2 liga
Donostiarra B-ren trainerua ere lehiatu zen asteburuan, KAE 2 ligako zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldietan. Larunbatean Ondarroako banderan 20:05,76ko denbora egin zuten, hirugarren postuan amaituta eta Errenteriako Hirian 20:14,74ko denbora egin zuten hirugarren postuan ere amaituta. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago 62 punturekin, lehenengoa 18 puntutara edukita.


