Emakume bat Monpaseko arroketatik erreskatatu dute
Sagueseko auzoa. (Argazkia: Nerea lizarralde) Igande gauean helikoptero batek emakume bat erreskatatu zuten Monpaseko arroketatik. Suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duten bezala, 22:00etan senide batek emergentzia zerbitzuei emakumearen desagertzeaz ohartarazi zien eta Zurriolako hondartzan bere gauzak agertu zirela. Bilaketan Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Suhiltzaileak eta Itsas-salbamenduko helikoptero batek parte hartu zuten eta emakumea 00:40etan aurkitu zuten hipotermia arin batekin.


