Realak Euskal Herria Txapela galdu du
Joan den urteko Euskal Herria Txapela. (argazkia: Real Sociedad) Ostiralean Lasesarren jokatu zen Euskal Herria Txapela 1-0 emaitzarekin galdu zuen Realak. Athletic-en aurkako derbian Imanolen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu talde bizkaitarraren aurka. Mikel Vesgak sartu zuen partiduko gol bakarra 22. minutuan eta realak bat gutxigorekin amaitu zuen norgehiagoka epaileak 70. minutuan Diego Rico bota zuelako bi txartel hori erakutsi zizkiolako. Realak ostiralean bi partidu jokatu zituen, goizean Eibarren aurka jokatu baitzuen, eta jokalari batzuek bi partiduetan jokatu zuten. Fitxaketa berrien kalitatea ikusi zen, bereziki Kubo japoniarraren jokaldi batzuetan, baina arerioa hobea izan zen. Realak aste honetan Cadizen aurkako partidua prestatuko du, Santander Ligako lehen jardunaldikoa.


