Udalak ia milioi bat euro gastatuko du Txaparrene pasealekuaren lanetan

Tokiko Gobernu Batzordeak Txaparrene pasealekuko zoladura berritzeko proiektua onartu du. Proiektua Ekitaldeko Barrutiaren Batzarrak sustatu du eta Udalaren Bide Publikoetako zerbitzuak idatzi du. Txaparrene pasealekuko lanek sei hilabeteko exekuzio epea eta 999.692 euroko aurrekontua izango dute eta Intxaurrondoko Renferen geltokiaren eta Garroko zubiaren inguruan dagoen tunelaren arteko ibilbidea berrituko dute. Zoladura angusi berria galtzada-harriaz osatuta egongo da, baina indartu egingo da izan ditzakeen kargei eusteko. Eneko Goiak adierazi du, zoladura berritzeari esker oinezkoen pasealekua honetuko dela, auzotarren eskaerari erantzunez eta segurtasuna hobetuko duen bidegorria sortuko dela iragarri du: “arazo eta kexa dezente ego dira zonalde horretan oinezkoak eta bizikletan joaten zirenak nahastu egiten zirelako”. Zoladuraz gain, bertan dauden hainbat zerbitzu hobetuko dira, horien artean hainbat zuhaitz eta kolektoreak berrituko dira, argiteria ere hobetuko da eta kirol kantxetarako argiteria bereiztuko da.