Matt Ryanek Reala utzi du Kopenhagera joateko

Matthew Ryan atezain australiarrak Reala utzi du eta Kopenhageko FC Kobenhavn taldera joango da. Ryanek denboraldi bakarra jokatu du Realean eta bederatzi partidu jokatu ditu. Ryan Remiroren ordezko atezaina izan da azkeneko denboraldian eta minutu gehiago jokatu nahi zituen abenduan Australiarekin jokatuko duen Munduko Txapelketara prest iristeko. Realak eskerrak eman dizkio atezain australiarrari “denboraldi honetan erakutsitako profesionaltasun eta konpromisoagatik” eta etorkizunean onena opa dio klubak.