Plataforma Antitaurinoak larunbatean zezenketen aurkako manifestazioa antolatu du
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoko prentsaurreko bat. (Argazkia: Sara Ibarguren) Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak larunbatean manifestazio bat antolatu du Donostiako kaleetan zehar Ilunben egiten diren zezenketen aurka protesta egiteko. Manifestazioa Bulebarrean hasiko da arratsaldeko 18:00ak aldera, kanoikada baino ordubete lehenago. Plataformak adierazi du gizartearen “babes handia” eta manifestazioaren helburua EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernua salatzea dela “beste urte batez, Ilunbeko zezenketak ahalbidetu dituztelako, herriaren borondatea entzun gabe”.


