Taxiekin "arazo bat dagoela agerikoa dela" adierazi du Goiak

Eneko Goiak Tokiko Gobernuko Batzorde osteko prentsaurrekoan Donostiako taxiekin arazo bat dagoela onartu du. Egun 308 lizentzietatik 70 erabili gabe daude eta jendea ez dago pozik zerbitzuarekin. Goiak azaldu du Mugikortasuneko Zinegotzia taxien sektorearekin bildu zela eta batera lan egiteko konpromisoa hartu zutela. Dena den, alkatea kezkatuta agertu da eta erabaki garrantzitsuak hartzeko prest agertu da: “App-bat sortzea konponbide bat izan daiteke, baina ez badugu irtenbiderik aurkitzen lizentzia kopurua handitzeko prest egongo gara”. Goiak iragarri du datorren egunetan Mugikortasuneko Zinegotzia eta taxien sektorea berriz ere bilduko direla konponbide bat aurkitzeko.