Udalak diru-laguntza bat jasoko du euri-uren eta erreken kudeaketa jasangarria bermatzeko

Udalak Next Generation funtsetatik 1.590.778 euroko laguntza jasoko du euri-uren eta erreken kudeaketa jasangarria bermatzeko. Next Generation funtsak proiektuaren %95 finantzatuko du eta gainontzeko %5a Udalak ordainduko du, hots, 83.725 euro. Guztira, proiektuak 1.674.504 euroko kostua izango du. Udalak proiektu honek bi helburu dituela adierazi du: lehena, Miramongo parkean bi urmael irekitzea, han biltzen diren euri-urak jasotzeko, Anoetako ubidera isurtzen diren euri-uren emaria eta bolumena murriztuz eta Amara auzoan uholde arriskua gutxituz. Bigarren helburua berriz, Ibaetako Haltzadian, landaredia leheneratzea eta uraren kalitatea hobetzea izango litzateke eta Morlanseko ubidea leheneratzea naturan oinarrituriko soluzioen bidez eta ibai ekosistemak leheneratuz.