Donostiako Piraten kofradiek berriro ere animatuko dute Aste Nagusia
Traganarruak estankea abordatzen 2019ko Aste Nagusian. (Argazkia: Mikel Estomba) Hiru urte luze izan dira baina bueltan da Aste Nagusia Donostiara, eta nola ez, Aste Nagusi Pirata indarrarekin itzuli da. Urtero bezala abordatzea izango da jarduera garrantzitsuena, baina beste hainbat gauza antolatu dituzte Donostiako Piratek. Kofradia gehienek haien egitarauak aurkeztu dituzte jada, datozen egunen giroa alaitzeko eta hiri osoak Donostiako Piraten indarra zein den ikusi ahal izateko. Honezkero, sei kofradiek aurkeztu dituzte haien egitarauak, jarraian kontsultatu ditzakezuenak:
Sardiñerria (Abuztuak 16)
- 12:00: Bertso poteoa kaian: Amaia Iturrioz Etxaniz, Ohiana Arana Cardenal, Maddi Aiestaran Iparagirre eta Maider Arregi Markuleta
- 14:30: Señoren bazkaria (Espazio transfeminista)
- 16:30: Bollingoa kaian
- 18:30: Alargun beltzak
- 23:05: DJ Miau eta lagunak: DJ Turka, DJ Fresa Morango, DJ X, DJ Oliba eta Antxoa, DJ La Fulana eta DJ RuPaul Ordorika
Kale Poza (Abuztuak 13 eta 17)
Larunbata 13
- 14:00: Kofradia bazkaria Urgullen
Asteazkena 17
- 17:30: Playback txapelketa Flamenkan
Pirata Bihurriak (Abuztuak 18)
- 11:00: Urgullera igoera girotua
- 11:30: Bihurritu pirata
- 12:30: Erromeria
- 14:00: Bazkaria (ekarri eta elkarbanatu)
- 15:30: Jatsiera
- 16:00: Abordatze txikia
Ubarroiak (Abuztuak 16)
- 10:30: Abordatzera!: Haurren jolasak
- 12:30: Trikipoteoa auzotik
- 14:30: Groseko Bazkari Pirata txofren eta jarraian monologo musikatua
- 17:30: Zutik! Elektrotxaranga txofretik
- 21:00: Afari girotua: Ensantxe tabernan
Eskifaia (Abuztuak 19)
- 14:00: Gazte Bazkaria Flamenkan
- 16:00: Koadrila jolasak Flamenkan
- 19:00: DJ Fresa Morango ibiltaria Flamenkatik
- 20:45: Enkartelada Ongi Etorria! Vals-a Flamenkan
Traganarrua (Abuztuak 13, 14, 19, 21)
Abuztuak 13
- 13:30: Bazkaria
- 16:00: Martxa Periferikoa
Abuztuak 14 (Estankea Abordatu Eguna)
- 14:00: Bazkaria
- 16:00: Jolasak: Mus eta Kakalaje txapelketa
- 17:00: Estankea Abordatzea
Abuztuak 19
- 17:00: Bizifesta
Abuztuak 21
- 15:00: Kopa Zulozahar Elkartean
