Bi urtez Aste Nagusi Pirata bere horretan ospatu ezinik egon ostean eta hiru urte pasatu direnean Ezkilak eta Mattik azkenekoz txupinazoa bota eta Flamenkatik Donostia jai giroan murgildu zutenetik, iritsi da berriz, iritsi da Donostiako Aste Nagusi Pirata.
XLV. Alardea izango da Konstituzio Plazan. Omenaldiez beteriko kontzertua eskainiko dute txistulariek. Jon Ansorena txistulariak egitaraua azaldu digu eta plaza betea egotea espero da.
Izar Hernando Ibero (Gros, 1995) eta Sara del Rio Loiarte (Intxaurrondo, 1996) Donostiako Piratetako lantalde feministako kideak dira, eta egindako lanketaren, protokoloaren eta Aste Nagusiaz espero dutenaren berri eman digute.