Txupinazoarekin eta kanoikadarekin hasiko da Aste Nagusia
Hiru urte pasatu dira Donostia azkenekoz Aste Nagusian murgildu zenetik, baina pasatu da pandemia, pasatu da jairik gabeko garaia, eta hemen da berriz Aste Nagusia. Arratsaldean hasiko da hiriko aste handia, bai kaian eta bai Alderdi Ederren. Hain zuzen ere, ohiko legez, udaletxetik kanoikada botako dute jaiei hasiera emateko, eta Donostiako Piratek kaiko Flamenka gunetik botako dute txupinazoa.
Kanoikadan, Union Artesana elkartekoek abestuko dute Artillero dale fuego abesti ezaguna, duela bi urte egin behar baitzuten, 2020an, elkarteak 150 urte bete zituenean. Ondoren, Onintza Mokoroak eta Elias Arruabarrenak emango diote sua kanoiari. Aste Nagusi Piratan, aldiz, kofradien bazkariak egin ondoren, hainbat auzotako piratak kalejiran helduko dira kaira, Ezkila kapitainari eta Mattiri ongietorria emateko; gogoratu behar da aurten hogei urte egin dituen Euskal Herriko Bilgune Feminista izango dela Matti, egin duen eta egiten ari den ibilbidearengatik omentzeko. Segidan, txupinazoa botako dute Flamenkatik, pirata guztien aurrean.
Hortik aurrera, jarduera ugari izango dira Donostian, bai Aste Nagusi Piratan eta bai udalak antolatutako Aste Nagusian; jarraian, larunbateko bi egitarauak kontsultatu ditzakezue:
Aste Nagusi Pirata
- 14:00: Kofradien bazkariak.
- 16:00: Martxa periferikoa kalejirarantz. Intxaurrondo kaletik Kursaalera: Ategorrieta hiribidea, Ategorrietako galtzada zaharra, Nafarroa hiribidea, Zurriola, Kursaal.
- 17:30: Kalejira txarangarekin: hasiera Kursaalean (Ubarroiak eta Traganarruak kofradiak), Salamanka pasealekua, Zuloaga (Bihurriak eta Kalepoza kofradiak), San Juan kalea, Mikel
Laboa plaza (Eskifaia kofradia), San Juan/Erniope (Jaraneroak kofradia), Bretxa (Sardiñerak kofradia), Sarriegi plaza (Xibaro kofradia), Narrika, Ikatz/Aurresku (Kantauri kofradia), San Jeronimo/Perku (Xelebreak kofradia), Abuztuak 31, Trinitate plaza, Abuztuak 31, Kale Nagusia, Portu kalea, eta Flamenka gunera (Kaimingaintxo). - 19:00: Ezkilari eta Mattiri ongietorria, eta, ondoren, txupinazoa, Flamenka gunean.
- 23:05: Laiotz, Flamenka gunean.
- 22:00: Afariak Trinitate plazan.
- 23:05: Onki Xin, Trinitate plazan
Udalak antolatutako Aste Nagusia
- Egun osoan zehar: ZURRIOLA STREET FOOD, Kursaaleko Erizainen plazan.
- Goizean: EUSKAL HERRIKO NEKAZAL PRODUKTUEN IX. AZOKA BEREZIA. Loiola kalean. Haurrentzako jolasak egongo dira.
- 09:00-20:00: ASTE NAGUSIKO XVII. HONDARTZA BOLEIBOL TXAPELKETA Zurriolako
hondartzan. - 11:00: ESKULANGINTZA AZOKAREN IREKIERA. Zuloaga plazan.
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK. Erdialdean eta Parte Zaharrean. Irteera Urdaneta kaletik.
- 18:15: GOAZEN KANOIKADARA!! Irteera Trinitate plazatik.
- 18:25: KANOIKADAREN ERRITMOAN!! TAUPADA eta JOSELONTXOS taldeekin.
- 19:00: FESTA HASIERAKO KANOIKADA Alderdi Ederren.
- 19:00: JOSELONTXOS txaranga Parte Zaharrean.
- 19:00: TAUPADA BATUKADA Bulebarrean eta Parte Zaharrean.
- 19:15- 22:30:DANTZ POINT, DJ’-ak Aieteko Jauregian.
- 19:15: IGELDOKO ETA ULIAKO HARRIA. Harri jasotzaileak Trinitate plazan.
- 19:20: GAZTE NAGUSI HOLI FEST Bulebarrean. Oihan Vegarekin eta Lorea Intxaustirekin (Go!azen).
- 20:00: MIREN musikariaren kontzertua. Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:30: XLV. TXISTULARI ALARDEA. Konstituzio plazan.
- 22:45: SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 57. LEHIAKETA. VALECEA PIROTEKNIA (Araba).
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik.
- 23:30-03:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: OIHAN VEGA Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:30: FESTA! Zatoz dantzatzera Bengoa DJ-ekin Aitzol parkera.
- 23:30: GAUARGI orkestra, dantzaldia Easo plazan.
- 23:30: RADIO REBELDE COVERS, 80-90ko hamarkadetako pop-rock musika Alfonso XIII. plazan (Antigua).
- 23:30: CLICHE taldea, pop musika Bulebarreko kioskoan.
- 23:45: IZARO, pop musika Tomas Alba plazan (Sagues).