Piratek kantuan girotu dute Parte Zaharra
Piraten Eguna da gaurkoa Aste Nagusi Piratan, eta eguna kantuan hasi dute, Parte Zaharreko kaleetatik egin duten kantujirarekin. Kaiko Flamenka gunetik abiatu dira 12:00ak aldera dultzaineroek girotuta. Hainbat geldialdi egin dituzte, besteak beste, Santa Maria elizan, San Juan kalean eta udaletxean, eta kantuan aritu dira pirata gazte, heldu zein zaharrak, giro ederrean.
Joseba Parron San Sebastian IRUTXULOKO HITZA-ko argazkilaria bertan egon da, eta jarraian ikus ditzakezuen bideoa eta irudi bilduma osatu ditu. Ondorengo herri bazkari jendetsuan ere egon da, eta hemen ikus dezakezue bazkariko irudi bilduma.