Piraten Eguna Aste Nagusiaren erdialdean
Aste Nagusiaren erdialdera heldu gara, baina oraindik ere egun garrantzitsu asko gelditzen zaizkigu. Gaur Piraten Eguna da eta Herri Bazkaria antolatuta dago Flamenka gunean. Gauean Skakeitan eta 3gabe2 taldeen kontzertua egongo da eguna ospatzeko. Udaleko Aste Nagusian berriz, bertsolariak egongo dira Easo plazan, Beti Boga txaranga Loiolako Erriberetan eta Amara Berrin, eta Erresuma Batuetako su artifizialak izango dira.
Jarraian, Aste Nagusi Pirataren zein udalak antolatutakoaren gaurko egitarauak kontsultatu ditzakezue:
Aste Nagusi Pirata:
- 12:00: Kantujira, Flamenka gunean: Kaia, Santa Maria eliza, Kaioneta, San Juan, Sarriegi, udaletxea eta
Flamenka. - 14:00: Herri bazkaria Flamenkan, katerinare- kin. (Bazkarirako txartelak Belfast, Marruma, Platero eta Bodeguilla tabernetan salgai).
- 16:00: Bingo al deu.
- 17:30: Playback txapelketa (Kalepoza@gmail.com).
- 19:00: Kalefesta Distopia elektrotxarangarekin: Flamenkatik irten, Portu kalea, Kale Nagusia, Fermin Calbeton, Narrika, San Lorenzo, San Juan, Iñigo, Aldamar, San Bizente, Ikatz, San Jeronimo, Portu
kalea, Flamenka. - 20:00: Afariak Trinitate plazan.
- 21:00: Ilargi akustikoan, Trinitate Plazan.
- 23:05: Indabe.
- 23:05: Skakeitan eta 3gabe2.
Udalak antolatutako Aste Nagusia
- Egun osoa: ZURA ERALDATZEKO ERAKUSTE-TAILERRAK, Karlos Irazuren eskutik. Zuloaga plazan.
- 10:30-13:30: WATERPOLO ERAKUSTALDIA parte-hartzailea Donostiako Nautikoan.
- 12:00: AQUARIUMEKO ITSAS FILM FESTIBALA. “Kantauriar Basatia” (Zilarrezko Baranda saria) + Film
Laburrak. Sarrera doan, eserlekuak bete arte. - 12:30: BERTSOLARIAK Easo plazan. Asier Azpiroz “Azpi”, Unai Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta
Nerea Elustondo Gai-jartzailea: Unai Elizasu. - 13:30-14:30: GARTXOT, pop elektronikoa Kursaaleko Erizainen plazan.
- 13:30-20:30: WATERPOLO TORNEOA 4×4: KOADRILAK-Urpolozaleak Donostiako Nautikoan.
- 15:30-20:30: PUZGARRIAK Katalunia plazan (Gros).
- 16:00: BISITA GIDATUAK kanoan Urumea ibaian. Plaza mugatuak. Izen-emateak online.
- 17:00: ASTE NAGUSIKO XXVII ESKU PILOTA TXAPELKETA: INALAURREKOAK Trinitate plazan.
- 17:00: “BLUE BLUE! BLA BLA!”, jazz musikala txotxongiloekin Katalunia plazan (Gros).
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Antigua auzoan. Alfonso XIII. plazatik abiatuko dira.
- 18:30: DEIADAR txaranga Erdialdean eta Parte Zaharrean.
- 18:30: BETI BOGAN txaranga Loiolako Erriberetan eta Amara Berrin.
- 19:00: 74 ANTIGUAKO PILOTA TXAPELKETA. Promesa maila binaka gizonezkoa eta ondoren elite maila binaka gizonezkoa Antiguako frontoian.
- 19:30: ERRIBERRIKO UDAL MUSIKA BANDA ELKARTEA (NAFARROA) Boulevardeko kioskoan.
- 19:30: Musika Hamabostaldia. Tabakalera Dantzan. “LOKKE “DOPPELGÄNGER”: Cápsula 1: Doppel-Xake Tabakalerako plazan.
- 20:00: Musika Hamabostaldia. ANDALUZIAKO BALLET FLAMENKOAK aurkezten du “Tximeletaren sorginkeria” Victoria Eugenia antzokian.
- 20:00: Quincena Musical. Musika Garaikideko Zikloa. QUARTTETO MAURICE Kursaaleko erabilera
anitzeko aretoetan. - 20:00: GARTXOT, pop elektronikoa Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:00: ESKOLA DANTZA TALDEA, folklorea Konstituzio plazan.
- 20:30: “TIK TAK”, antzerkia malabareekin. Katalunia plazan (Gros).
- 22:45: SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 57. LEHIAKETA Kontxako badian. FULLY FUSED FIREWORKS (Erresuma Batua).
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik.
- 23:30: AZABACHE orkestra, dantzaldia Easo plazan.
- 23:30: THE BELATES, The Beatles taldeari tributoa Boulevardeko kioskoan.
- 23:30-02:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: ALEX MUGUIRO Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:45: “MITIC EL ESPECTACULO”: GAITAREN MUGAK AURKITU… eta utzi zure bizitzako soinu-banda
kontatzen. Tomas Alba plazan (Sagues).