Erromeria eta mojitoak Aste Nagusi Piratako ostegunean
2022ko Aste Nagusiaren azken txanpan murgiltzen ari da Donostia, baina oraindik jarduera ugari daude aurretik, bai udalak antolatutako Aste Nagusian eta bai Aste Nagusi Piratan. Hain zuzen ere, haur, gazte zein helduentzako egitarau zabala prestatu dute gaurko Donostiako Piratek: besteak beste, Erromeria Eguna antolatu du Pirata Bihurriak kofradiak, eta Mojito Jaialdia Flamenkan Jaraneroek.
Udalak antolatutako Aste Nagusiari dagokionez, besteak beste, Sara Azurzaren bi kontzertua izango dira gaur Kursaalean, V. Legatza Saltsa Berdean Lehiaketa Antiguan eta Turis Piroteknia etxearen su artifizialak gauean Alderdi Ederretik.
Jarraian, gaurko egitarau osoak kontsultatu ditzakezue:
Aste Nagusi Pirata
PIRATA BIHURRIEN EGUNA (Urgullen ziren egitekoak, baina eguraldia dela eta Flamenkan egingo dute. Abordatze txikia bertan behera gelditu da)
- 11:00: Bihurri pirata.
- 12:30: Iratzar erromeria.
- 14:00: Bazkaria (ekarri eta partekatu!).
- 15:00: Herri kirol piratak.
- 16:00: Sorpresa urtsua (ez ahaztu bainujantzia eta toalla!)
- 17:00: Bizifesta pirata. Bizikletak hartu eta Donostiako hainbat auzotatik ibiliko gara jai giroa zabaltzen! Txantxarreka gaztetxea, Bentaberri kalea, Zumalakarregi hiribidea, Satrustegi hiribidea, Kontxa pasealekua, Okendo Kalea, BUlebarra, Hernani kalea, Ijentea kalea, Flamenka gunea, Ijentea kalea, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Argentinako Errepublikaren kalea, Kursaal zubia, Zurriola hiribidea, Nafarroa hiribidea, Ategorrieta hiribidea, Atarizar kalea, Iñaki Aldabalde plaza, Txaparrene hiribidea, Letaman gaztetxea.
MOJITERO JAIALDIA FLAMENKAN
- 17:00: Mojito lehiaketa.
- 17:30: Kontzertu kubatarra.
- 19:30: Zumba Lain.
- 23:15: Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado.
- 17:00: Izan Iñurri bertso musikatuak Trinitate plazan.
- 20:00: Afariak Trinitate plazan.
- 23:05: Herenegun, Trinitate plazan.
Udalak antolatutako Aste Nagusia
- 10:30-18:00: WATERPOLO ERAKUSTALDIA parte hartze irekia. Donostiako Nautikoan.
- 11:00: NORDIC WALKING ZEHARKALDIA. Irteera eta helmuga Katalunia plazan (Gros).
- 12:00: AQUARIUMEKO ITSAS FILM FESTIBALA. Indiako Flota. Sarrera doan, eserlekuak bete arte.
- 12:00-13:00: TRIKITILARIAK San Martin Merkatua eta Loiola kalea girotzen.
- 13:30-14:30: SARA AZURZA, folk-pop musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 15:30-20:30: PUZGARRIAK Katalunia plazan (Gros).
- 16:00: BISITA GIDATUAK kanoan Urumea ibaian. Plaza mugatuak. Izen-emateak online.
- 17:00: HAURRENTZAKO ESKRIMA Igor Otaegi eskrima maisuaren eskutik, Katalunia plazan (Gros).
- 18:00-20:30: DONOSTIAKO HIRIA ASTE NAGUSIKO EMAKUMEZKOEN III. WATERPOLO TORNEOA. Donostiako Nautikoan.
- 18:00: ASTE NAGUSIKO V. LEGATZA SALTSA BERDEAN LEHIAKETA Simona Lajust kalean (Antigua).
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Amara auzotik. Loiolako Erriberatik abiatuko dira.
- 18:30: PASAI txaranga Erdialdean eta Parte Zaharrean.
- 18:30: TXIMELETAK txaranga Antiguan.
- 19:30: XXVII. EGIAKO NAZIOARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA C.D. Bidasoa-BM Logroño La Rioja Egiako kiroldegian.
- 19:30: TRINTXERPEKO MUSIKA BANDA “ILUMBE” (GIPUZKOA) Bulebarreko kioskoan.
- 19:30: Hamabostaldia. Tabakalera Dantzan. “LOKKE “DOPPELGÄNGER”: Cápsula 3: Doppel-Leo Tabakalerako plazan
- 20:00: Hamabostaldia. Tabakalera Dantzan. LASALA “DEAD”, Tabakalerako patioan.
- 20:00: MEXICO LINDO MARIATXIA & GUADALAJARA BALLET FOLKLORIKOA Konstituzio plazan.
- 20:00: SARA AZURZA, folk-pop musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:30: “MAMBO BINGO”, bingo teatralizatua Katalunia plazan (Gros). elebitan
- 20:30: Hamabostaldia. Ganbera Musika Zikola. QUIROGA LAUKOTEA San Telmo museoan.
- 21:15: Hamabostaldia. Tabakalera Dantzan. “LOKKE “DOPPELGÄNGER”: Cápsula 2: Doppel-C3PO Tabakalerako eskailera nagusian.
- 22:45: SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 57. LEHIAKETA Kontxako badian. TURIS PIROTEKNIA (Valentzia).
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik. 23:30- 02:30
- 23:30-02:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: BLESSIVE Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:30: TSUNAMI orkestra, dantzaldia Easo plazan.
- 23:30: PURO RELAJO, abesti mexicarra eta klasikoak euskaraz Boulevardeko kioskoan.
- 23:45: ANA GUERRA, pop musika Tomas Alba plazan (Sagues).