Zer abesti dituzte Donostiako Piratek?
Donostiako Piratek hogei urte bete dituzte 2022ko Aste Nagusi Pirata honetan, eta urteurrena ospatzeko, besteak beste, mugimenduaren abesti berria plazaratu dute: Physis versus Nomos taldearen Aurtzaka goaz. Ordea, bi hamarkadotan Donostiako Piratek beste abesti batzuk ere izan dituzte, bai beraientzako propio sortutakoak eta bai mugimenduari eskainitakoak.
2004an, mugimendua sortu berria zenean, Fermin Muguruzaren eta Sorkunen laguntzarekin, Donostiako Piratak abestia plazaratu zuten:
Bost urte geroago, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Donostiako piratekin abant! erreportajea argitaratu zuten DVD-an, eta erreportajearen amaieran Abordatzera! klipa ikus daiteke, bere abestiarekin:
Hurrengo urtean, 2010ean, Esne Beltza taldeak Noa diskoa atera zuen, eta Donostiako Piratei abesti bat eskaini zien: Revolutions Piratak:
Mugimenduaren hamargarren urteurrenean, 2012an, Skakeitan talde donostiarrak Donostiako Piraten abestirik ezagunena sortu zuten Beñat eta Unai Gaztelumendi anaien laguntzarekin, urteurrenaren bueltan: Mundu berri baten mapa:
Hamar urte pasatu dira ordutik, eta 20. urteurrena ospatzeko, Physis versus Nomosen Aurtzaka goaz abestia dute orain Donostiako Piratek. Beñat Antxustegi da kantaren egilea, Markel Ormazabal eta Eneko Sierraren laguntzaz. Moldaketa, berriz, Physis versus Nomos talde donostiarrak egin du (Beñat Antxustegi abesten eta gitarrarekin, Unai Pelayo baxuan, Xalba Ramirez baterian eta Eneko Sierra saxofoiarekin):