Irailaren 10ean egingo da Urgulleko Krossa
2022ko Urgulleko Krossa-Jonpa saria irailaren 10ean, larunbatean, egingo da. Bi karrera mota egongo dira, bata haurrentzat eta bestea helduentzat eta bukaeran parte-hartzaile guztiek janaria eta edaria izango dute eta sariak banatuko dira. Krossaren ibilbidea aurten Salamanka pasealekua eta Pasealeku Berriaren artean dagoen Fotografikatik Urgull mendiko Ikurriñara izango da, 4,2 kilometroko distantziarekin. Helduak 12:00etan irtengo dira eta haurrak berriz, 1,2 kilometroko distantzia egingo dute eta Fotografikatik irten ordez Aquariumetik aterako dira 11:30etan. Aurten Urgulleko Krossa-Jonpa sariak 22 urte betetzen ditu.